XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrakasta, baina, beti da erlatiboa: Londresen 1898an Goupil aretoan Joyantek antolatu zuen erakusketak, lehen esan bezala, kritika txarrak eduki zituen.

Harrera etsai-girokoa.

Devyncken hitzak erabiltzeagatik.

Joyantek kontatzen du bere liburuan Londresko kritikak, kalitate teknikoaren aurka ezin ezer esan eta gaien arrunta eta islatzen zen itsustasuna azpimarratu zituela.

Eta hala ere, Galesko Printzea erakusketa ikustera joan zen.

Esan gabe doa ez zela ezer saldu, bukatzen du Joyantek.

1896 urtera arte ez zuen bakarkako lehen erakusketa egin, baina hiru urte lehenago erdibana egin zuen Charles Maurinekin, eta Edgar Degas joan zen ikustera (Lautrec, on voit que vous ampecirc;tes du bampacirc;timent).

Erlatiboa: saldu ez saldu.

Degasen hitzak eztia zitzaizkiokeen.

Arrakastaren lelo honen beste ikuspegi bat hartzeko ariketa interesgarria da, bestalde, Salon ofizialeko sarien zerrenda errepasatzea.

Honela ikusten dugu 1889an, esate batera, M. Dagnan-Bouveret izan zela Ohorezko Domina, eta Guay, Baschet, Berthelon, Boutigny, Gilbert, Outin, Montenard, Deyrolle, Loustanau, Vollon eta horiek bezalako ezezagun ilustre batzuk irabazi zituztela urte hartako Salongo dominak.

Erronka egiten diet, ez publiko zabalari, ez, baizik eta arte-lizentziatu ospetsuenei horietako bakoitzari buruzko hi hitz esan ezetz entziklopedia edo apunteak errepasatu gabe, noski; doktore tesia 1889ko Salonaz egin duenik bada, irabazi egingo dit apustua.

Gainerakoan, nekez.

Lautrecek epaimahaiko guztiak ergelak zirela uste zuen.

Zer arraio, onartu beharko da behingoz ez zuela arrazoi falta.

Herra eta arrankunea ez zuela falta izango egia dateke, baita ere.

Pinturaren mundu ofizialak beti itxi zizkion ateak; barregarria gertatzen da, gaur egun, Salonerako aukeraketa egiten ari ziren kritikari, irakasle eta pintore horiek guztiak argazkietan ikustea.

Txisteradunak gehienak, bakoitza bere makilarekin, makila altxatuz egiten zen bozketaz erabakitzen baitzen zer koadrok pasatzen zuen galbahea.

Benetan giro berezia sortzen omen zen Salonaren inguruan: azken unean obra ematera joaten ziren margolari presatuak, ikusle eta begiluzeen ikusmina, mesede eta entxufatuen zerrenda diskretuki errepasatzen aritzen ziren epaimahaikideak:.. Ikusgarri aparta bide zen.

Hitz batez, Lautrecek, kabaretetan, tabernetan zein bere kondizio bereko margolarien artean eduki zuen egiazko arrakasta.